XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gutxienez, orduan, aldakuntza bat dagoela hizkuntza berberaren barrenean.

Aldakuntza hori ez dela aurrerapena? Balore sistimen aldakuntza bakarrik seinalatzen digula?.

Orain ikusten duguna zera da: gaurko euskarak gutxienetik balore sistima gehiagoren ondorea duela.

Zer ondoriotuko dugu? Aurrerapen kontzeptua bera erlatiboa dela? Bai, noski!.

Baina erlatibotasunak ez du bere esistentzia ukatzen.

Hildo honetatik doa dionean: (75'en orr.).

Eta areago berriz: (8è'en orr.).

Beste batetan dio: (80'en orr.).

Baina, berezkuntzarik inposatzen du aurrerapen tekniko eta kulturalaeen artean (80'en orr.).

Baina hain absolutuki aurrerapen teknikoa eta kulturala berez al litezke? Hor dago koska.

Beti kultura arloan ibiliaz ondoko hau ondoriotuko du: (80'en orr.).

Baina kulturek ikuspuntua aldatzen, tekniken aldetik aurrerapenarekin koinziditzen bada, bata eta bestea har-emanean ez al dagoz?.

Berezkuntza absolutuegia dugu ikusten Larresororen agerpenean.

Estrukturalisma: Zientzia eta Egia

Halere, kulturazko aurrerapena ukatuz gero, Zientzia eta Egia letra haundiz idatziko dizkigu Larresorok.

Ikus dezagun nola egiten duen: (103'en orr.).

Eta beste pasarte batetan: (120'en orr.).

Harrigarria deritzaigu, Zientzia eta Egia, molde honetan, letra haundietan idatzirik, Larresorok onartzea, egin dituen erlatibisma problemak eginda gero ez badago, Zientzia eta Egia ere, estatikoak ote dira?.

Ezer letra txikietan idatzi behar bada, zientzia eta egia, bai molde horretan idaztekoak direla.

Nola bata hala bestea zeharo bilakakorrak bait dira.

Halere, Larresorok aurrerapenari eta gainditzeari buruz egin dizkigun baiezkuntzak eginaz gero, logikoki hizkuntza arloan gutxienetik, zientzia eta egia kontzeptuak, ukatu egin behar zituen, noski, Baina bere ausardia horretaraino ez da ausartu.

Hor dago erlatibismaren ikurrina jasotzen dutenen koska.

Erlatibisma postura zientifikoa da, noski, baina erlatibismaren absolutua proklamatzeak giza-izpirituaren kulturagintza guztiaren ukazio osoenera garamazki.

Giza montaje kultaralak aldakorrak eta erlatiboak badira ere, horietan darabilgun zenbait elementu baztertu ezineko bait da.

Mila bider frogatuak bait dira bere esistentzian.